Pootle

Librezale.org wiki-a(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Edukiak

Pootle Zer da?

Gettext formatuko itzulpenak web bidez egin eta kudeatzeko Translate-devel taldeak garaturiko software bat da Pootle.

pootle.librezale.org zer da ? (oraingoz librezale.org:8080)

Hau librezale taldeak eginiko itzulpenak komunitatearentzat eskuragarri ipini eta itzulpen berriak egiteko zerbitzuaren izena da.

Itzultzaile Berriaren Gida

Pootle bidez itzulpenak egiteko eman beharreko pausuak:

Izena eman :

Hemenegin dezakezu pootle zerbitzarian erabiltzaile berri bat sortzeko, behin inprimakia bete eta bidalitakoan egiaztapen gako bat bidaliko zaizu eposta bidez, mezuan ipintzen duen moduan egiaztatu ondoren Izena emanda duzu eta zure erabiltzaile /pasahitzaz baliaturik zerbitzarian saioa hasi dezakezu.

Proiektu batera gehitu

Lehen aldiz erabiltzaile berriaz saioa abiaraztean zure aukerak atalean proiektu bateri gehitzeko oharra agertu beharko litzateke, nahiz beranduago edozein momentutan eskuinaldeko menuko nire kontua loturaz sakatuaz orriaren amaieran aukerak aldatu lotura agertu beharko zen. Orrialde horretan partaide izan nahi duzun (edo dituzun) proiektua(k) hautatu eta behealdeko botoiaz aldaketak gorde.

Behin hori egin duzula nire kontua sakatu ezkero irekitzen den orrialdean harpidetu zaren proiektua agertu beharko zen.

Itzultzen hasi

Behin hautaturiko proiektua irekitzen duzunean horrelako orrialde bat agertuko zaizu:

Bertan proiektuaren itzulera egoera adierazten duen grafiko bat dago baita egindako eta itzultzeko dagoena (hitz kopurua).

Proiektu 1 orrialdea

Menu nagusia

So egin diezaiegun menuko aukerei (erabiltzailearen baimen arabera aldatu daiteke baina hau da oinarrizkoena):

  • Edizio Funtzioak Bistarazi

Lotura honetan klikatzean zure erabiltzaileak gaiturik dituen edizio funtzioak agertuko dira baita itzulpen egoeraren grafikoa ezkutatu eta proiektuaren fitxategi eta/edo direktorio bakoitzeko edizio bistaraziko dizkigu. Argibide gehiago beherago.

  • Helburuak Bistarazi:

Hau proiektuaren buruak zure erabiltzaileari helburu baten bat ezarri badio da erabilgarri (oraingoz ez dugu erabiliko)

  • Karpeta Zip-a

Karpeta horren edukiaren zip fitxategi bat deskargatzeko (oso baliagarria proiektu handi batetako po fitxategi guztiak eskuratzeko)


Edizio Funtzioak

Aukera hauek ere erabiltzailearen baimenen arabera alda daitezke baina hauek oinarrizkoenak (berriak bakarrik argitzen dira):

  • Estatistikak bistarazi

Edizio funtzioak ezkutatu eta proiektuaren estatistikak bistaratzen ditu.

Kudeatzaile Gida

Uneko Egoera

Zerbitzari honen bidez bi funtzio nagusi bete nahi ditugu:

a) Eginiko itzulpenak komunitateari eskuragarri ipini bai itzulpen memoria bezala erabiltzeko bai zerbitzariaren bidez kontsulta eginaz.


  • Xfce idazmahai ingurunearen itzulpena. Oraingoz garapenean dagoen 4.4 bertsioaren fitxategiak daude baina aurki goodie paketeena eta modurik aurkitu ezkero webgune berriarena igotzea espero dut. Proiektu hau kontsulta moduan bakarrik dago pootle zerbitzarian, akatsik aurkitu ezkero idatzi pi abildua beobide puntu

Bestelakoak

Zabaltze testua

Pootle zerbitzaria martxan

Kaixo lagunok:

Honako honetan librezale[1]--k komunitatearen esku jarri duen zerbitzu berri bat aurkezteko idazten dut.

Zerbitzu hori pootle[2] zerbitzari baten instalazioa da.

Librezaleko pootle zerbitzariaren[3] helburuak:

a) Orain artean egindako eta egiten dihardugun itzulpen lanen bilduman bat sortu komunitateak itzulpen memoria edo kontsulta moduan erabili dezan.

Oraingoz, eta kontsulta moduan, hainbat proiekturen po fitxategiak daude:

Mozilla Amankomuna[4] - Mozilla aplikazioek amankomunki erabiltzen dituzten fitxategiak

Mozilla Firefox[5]

Mozilla Thunderbird[6]

Mozilla Sunbird (calendar)[7]

Mozilla Minimo (mugikorren nabigatzailea)[8]

Debian inguruko itzulpenak: Debian instalatzailearen eta debconf txantiloien itzulpenak.[9]

nicotine+[10]


b) Komunitateari itzulpenak web bidez egiteko aukera eskaintzea, hau da denbora eskasia dela eta edo mugapen teknikoen arrazoiagatik proiektu baten arduradun egiteko gogo/aukera ez duten baina software librea itzultzen lagundu nahi duen edonori guk irekirik ditugun lanetan laguntzeko aukera bat ematea.


Oraingoz itzulpena irekirik duten proiektuak (izena eman behar da itzuli ahal izateko):

vlc medio erreproduzitzailea[11]

xfce idazmahai ingurunea[12]

Sistemaren erabilera sinplea eta intuitiboa da hala ere inork arazorik aurkitu ezkero librewikian [13] pootle-ri buruzko gida[13] labur bat idazten ari gara (osatu gabea) aurkitutako arazoa ez bada gida horretan argitzen librezale foroan[14] edo librezale eposta zerrendan[15] luza ditzakezue zuren eskakizun, iruzkin edo zalantzak.

On izan eta ondo itzuli

[1] - http://www.Librezale.org

[2] - http://pootle.wordforge.org

[3] - http://www.librezale.org:8080

[4] - http://librezale.org:8080/eu/mozillacommon/

[5] - http://librezale.org:8080/eu/firefox/

[6] - http://librezale.org:8080/eu/thunderbird/

[7] - http://librezale.org:8080/eu/sunbird/

[8] - http://librezale.org:8080/eu/minimo/

[9] - http://librezale.org:8080/eu/debian/

[10]- http://librezale.org:8080/eu/nicotine/

[11]- http://librezale.org:8080/eu/vlc/

[12]- http://librezale.org:8080/eu/xfce/

[13]- http://wiki.librezale.org

[14]- http://wiki.librezale.org/index.php/Pootle

[15]- librezale ABILDUA librezale PUNTU org

Tresna pertsonalak