LibreZaleFilosofia

Librezale.org wiki-a(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Bueno hemen da LibreZaleFilosofia dokumetutxoaren lehen beta , ea zer pentsatzen duzuen (animatu eta kritikau gustora). Sormenerako Morga II batzarreko aktetan oinarritu nahiz. Hortik aurrera gehituriko <pi> artean ipini diat. Noski dokumento hau ez da CD-a sartzean agertu beharrekoa...

Horretarako proiektu garrantzitsuenen pare bat lerrorekin aski izango litzateke nire ustez (lirezalerentzat lehenengo bi lerroak piska bat eraldatuaz aski izan liteke)


LibreZale.Org Euskara informatikaren munduan bultzatzea helburua duen lantalde ireki bat gara eta hauek dira gure helburuak:

  • Software Euskalduna bultzatu: Gure herrian gure hizkuntzan bizitzeko eskubide osoa dugulako.<pi> Horretarako Euskarazko softwarea sortzen duen edonori edo software euskaraketa proiektuei gure laguntza, baliabide, lanabes eta esperientzia eskeiniaz.</pi>
  • Software librea bultzatu: Librezale kideen gehiengoak berezko helburu gisa ikusten dugu pisuzko arrazoi ezberdin ugari medio (gizarte justizia, euskalzaletasuna, eta abar luze bat). <pi>Librezaletasun hau softwarearen esparrutik atera eta librezalen lanak era “librean” egin nahi ditugu.</pi> <== Hau ez dakit hobe espresatzen

Aurreko bi helburuen ondorioa garbia da: Guretzat balio handiagoa du librea eta euskalduna den zerbait, soilik librea edo soilik euskalduna den beste ezer baino. Horrek ez du esan nahi azken hauek baliogabetzen ditugunik.

  • Informatikaz euskaraz hitzegin duen komunitatea sortu,<pi> horren laguntzaz erabiltzaileek aurki ditzazketen arazoei irtenbidea bilatzen saiatu.
  • Dokumentazioa sortu/euskaratzea ere ezinbestekoa ikusten dugu.</pi>
  • Gizarteratzea: Gure asmoa ez da elite bat sortzea, baizik eta gizartearen onerako den lan bat egitea, gure azken helburua (informatikan ere libre eta euskaraz aritzea) soilik guretzat lortzearekin ez gara konformatzen, hori inguratzen gaituen gizarteari zabaldu nahi diogu, zentzu horretan beste (azpi)lehentasun batzuk markatu beharra ere ikusten dugu:
    • Plataforma aniztasuna lehenestu: Guretzat balio gehiago du GNU/Linux, Windows eta Mac erabiltzaileentzat erabilgarria den zerbait soilik talde itxi batentzat erabilgarria dena baino, eta balio gehiago du aurreko irizpideak betez publiko zabal batera heltzen dena kolektibo txiki batera heltzen dena baino.
    • Estandar irekiak bultzatu: Aukera teknologikoen gainetik baliabideak guztiontzat erabilgarriak izan behar dira, eta guztiok erabiltzeko aukera izan dezagun estandar irekien erabilera ezinbestekoa da.
Tresna pertsonalak