Itzulpen bat egin

Librezale.org wiki-a(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

__Terminologia__:

__gettext__: GNU internazionalizazio liburutegia hizkuntz aniztetako programak egiteko sarri erabilia.

__pot fitxategia__: hau programaren iturburuan dator (normalean) eta itzuli behar diren kateen zerrenda bat da formatu jakin batetan (jatorrizko hizkuntzan bakarrik),

__po fitxategiak__: Hau itzulpena bera da, hizkuntz bakoitzak fitxategi bat behar du (euskara kasuan eu.po), ez balego pot fitxategitik sor daiteke.

Orain adibide bat, programa bakoitzak gauzak bere aldera egiten ditu baina kasu bat bidea apur bat argitu naian.

Lehenengo gauza itzuli nahi duzun programa aukeratzea da. adibidean amule, emulen oinarritutako sistema guztietarako parez pareko bezeroa ([1])

Gero begiratu garatzaile taldeak internazionalizazio edo lokalizazio zerrendarik edo kontaktu modurik duen eta han itzulpena egiteko asmoaren berri eman, honek garatzaileekin harremanetan jarriko dizu gomendio edo laguntza behar baduzu ere eta beste norbaitek lana hasi badu harekin harremanetan jarriko zaitu.

Adibidean bai i18n (internazionalizazio) foro bat dago kasu honetan, i18n foroa

Orain pot fitxategia lortu behar duzu, normalean horretarako iturburu paketea deskargatu eta despaketatu ondoren po karpetan aurkituko duzu pot fitxategia.

Kasu honetan garatzaileek dana erosoago egiteko foroan bera ipintzen dute (proba egin nahi baduzu [2] dago source_string.po izenpean, baita itzulpen zaharragoekin batzeko egin beharreko argibideak, euskarazko azken fitxategia beti hemen azken mezuan uzten dut)

Orain badezu fitxategi bat lan egiteko, fitxategi hori kbabel, po-edit edo nahiago duzunaren bitartez itzuli (hau luzeago esplikatu behar da)

Gero gauza po fitxategi hori probatzeko momentua dator horretarako gettext paketeko msgfmt erabiliko dugu, hau po fitxategi horretatik aplikazioak ulertzen duen mo fitxategia sortzeko erabiltzen da formatu honetan:

^msgfmt -v -c -o mo-fitxategia.mo po-fitxategia.po^

mo fitxategi hori normalean (debian-en beintzat baina banaketaz banaketa alda daiteke) __/usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/__ karpetan aplikazio_izena.mo bezala gorde behar da (kasu honetan amule.mo).

Orain aplikazioa berriz irekitzerakoan itzulpen berria erabiliko du

Tresna pertsonalak